Barrabas

Barrabas 1910eko marrazki baten arabera.

Barrabas (arameoz Bar Abbâ ( בר-אבא), aitaren semea) Itun Berriko fikziozko pertsonaia da. Testuetan azaltzen denez, Barrabas "preso ospetsua" zen[1] eta, Lukasen eta Markosen Ebanjelioen arabera, matxinada batean parte hartu zuen non homizidio bat gertatu baitzen.[2] Jesus Nazaretekoaren prozesuan Pontzio Pilatosek, preso bat askatzeko Pazkoako ohiturari jarraituz, bilduta zegoen jendetzari bata ala bestearen askatasunaren artean hautatzeko eskatu zion. Jendarteak Barrabasen askatasuna aukeratu zuen, eta hala Jesusen heriotza erabaki zen.

  1. (Jn 18, 40)
  2. (Mc 15,7; Lc 23,19)

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search